ALBISTEAK

ESPAINIKO JUNIOR ETA ALEBIN TXAPELKETAK

Albistea - 2018-07-26

Lan bikaina Espainiako Junior zein Alebin txapelketetan

Pasa den Uztailak 12an, junior mailako espainiako txapelketa ospatu zen Sevillan. Bertan taldeko Maddi Arratibelek 50L frogan partu hartu zuen. Lehendabiziko aldia izan zuen espainiako txapelketa batean eta urduritasunari aurre egitea kostatu arren, marka pertsonala egitea lortu zuen markagailua 28.67an geldituz.

Naia Sarasolak, berriz, uztailak 22an Sabadellen lehiatu du 200X frogan. Bere taldekidea bezala, lehenengo aldia zen horrelako txapelketa batean eta horretaz gain, pistina luzean ere egiten zuen estreinaldia. Ez zitzaion bat ere gaizki eman, markagailua 2.46.85 ean geldituz. Esperientzi izugarria bizi izan zuena, tope disfrutatuz eta asko ikasiz etorkizun baterako.

Zorionak biori!!