Pasa den larunbatean, azaroak 10, Ordiziako majori kiroldegian neguko ligako 2. jardunaldia ospatu zen. Bertan Ordizia igeriketako 16 lagunek hartu zuten parte. Aipatu behar dugu, aspaldian ibili izan ziren igerilariak berreskuratzen hasi garela, besteak beste, BeƱat Urretabizkaia, Ibon soto eta Unai Lekuona. Aurreko batean aipatu bezala lehiaketa hauen helburua ahalik eta puntu gehien lortzea da, beraz, paper garrantzitsua jokatzen dute 3 igerilari hauek.
Emaitzei dagokionez, infantil mailan neguko gipuzkoako txapelketan parte hartu ahal izateko 7 gutxieneko lortu dira. Aldiz, junior, promesa eta absolutuen artean txapelketa berdinerako 14 gutxieneko. Horri guztiari, nesken 4x100L errelebo absolutoak ere denbora lortu du, baina hauek udaran ospatuko den gipuzkoako txapelketarako. Zorionak!!!