ALBISTEAK

alebinek federazioarekin entrenamendua

Albistea - 2018-11-26

 Pasa den larunbatean, azaroak 24, Donostiako Paco yoldi kiroldegian, gipuzkoako selekzioarekin, alebin mailako entrenamendu bateratua egin zen. Bertara taldeko 4 kide izan ziren hautatuak: Naia Sarasola, Daniel Trisca, Xiker Etxeberria eta Maren Gorrotxategi.


Esan behar dugu, Naia Sarasola aurreko urtean ere entrenamendu hauetan parte hartuta dagoela eta badakiela zer den, baina zorionez Ordiziako taldearentzat, aurten hiru gehiago gehitu dira deialdi honetara.


Xiker eta Daniel 2006 eta Maren Gorrotxategi 2007 urtekoak izanik, igeriketako alebin mailan, lehendabiziko urtea dute. Denboraldia hasi besterik ez da egin eta dagoeneko lehendabizikoz deituak izan dira gipuzkoako selekzioaren parte izan ahal izateko.


Deialdi honek berri onak besterik ez ditu ekarri, joan direnei ilusio eta gogo gehiagorekin entrenatzen jarraitzeko eta hautatuak izan ez direnei pilak jarri eta oraindik gogorrago saiatzeko, eurak ere bertara joan nahi bait dute.

Sua ekipo!!!