ALBISTEAK

Alebin Liga 3. jardunaldiaren kronika

Albistea - 2018-12-03

Denera 25 igerilarik hartu dute parte larunbatean Andoaingo Allurralde kiroldegian ospatu zen 3. jardunaldian. Oraingo honetan igeri egin beharrko frogak 200L eta 100M ziren eta amaieran mutilak 4x100L erreelboa. 

Esan behar dugu orokorrean lan txukuna egin zutela denek denbora hobekuntza nabarmenak lortuz. Gipuzkoako adinen txapelketarako minimak gehituz doaz (otsailean ospatuko da) eta honi guztiari udarako Euskal Herriko txapelketarako 2 minima gehitu behar dizkiogu.

Bidea zuzen eraikitzen ari direla erakusten ari digute gure alebinak.