Handien taldetik 16 igerilarik lehiatu zuten Hernaniko kiroldegian pasa den larunbatean. Abendua ezin hobeto estrenaitu dute gureak.
Infantil mailan izan dira lorpen aipagarrienak. Gipuzkoako negurako 2 giltzapenko minima berri lortu dituzte (ingek eta manuelek), gipuzkoa udararako 5 gutxieneko, Euskal Herriko negurako 3 giltzapeko minima (kepa, josu, dorleta) eta Euskal Herriko udararako 2 gutxieneko (endika, dorleta). Horretaz gain, hainbat markal pertsonal lortzeko gai ere izan dira.
Junior absoluto mailan, gipuzkoako txapelketarako 7 minima berri gehitu dizkiote dagoeneko zituzten guztiei. Baina aipagarriena neskak 4x50L erreleboan lortutako Euskal Herriko minima da. Hauekin batera, aspaldiko partez, LANDER ITURRIOZ parte hartu zuen taldearekin eta 100L frogan Euskal Herriko gutxienekoa ere lortu zuen.
Sua ekipooo!!!