ALBISTEAK

Irun Saria + Neguko Liga 4

Albistea - 2018-12-17

Pasa den larunbatean ordiziako igerilariak 2 txapelketa izan zituzten. Alde batetik txikienak Irun Hiria Saria eta handiek ordizian neguko ligako azken jardunaldia.


IRUN HIRIA SARIA


55 txiki eraman genituen Irun-era lehiatzera. Froga polittak denentzat. Kategorian arabera 50-100L eta 100X eta alebinak 200L-200X.


Denbora zein teknika hobekuntza nabarmenak egin zituzten gureak larunbat arratsaldean. 


Denera 14 dominekin bueltatu ginen etxera (5 urre, 4 zilar eta 5 brontze).

Emaitzetan aipatu Naia sarasola eta Daniel Trisca erakusten ari diren maila oso ona izaten ari dela,

Danik bere lehen bi euskal herriko gutxieneko denborak egin dituelarik.



NEGUKO LIGA ORDIZIA


Neguko ligako azken jardunaldia etxean izan genuen. 20 ordiziarrek hartu zuten parte. Paper ona jokatu zuten infantilak giltzapeko 2 minima eta udako euskadiko txapelketarako 5 minima gehituz eta marka pertsonal ugari eginez.


Aipatu neska zein mutilen 4x100 estlioko errelebo absolutoak gipuzkoan parte hartzeko gutxienekoa lortu zutela.

Segi horrela ekipo!!!!