ALBISTEAK

GABONETAKO NAZIOARTEKO SARIA eta BARTZELONARA BIDAIA

Albistea - 2019-01-02

GABONETAKO NAZIOARTEKO SARIA, DONOSTIA


Pasa den abenduaren 29an, Donostiako Paco yoldi kiroldegian ospatzen zen aurten sari honen 36. edizioa.

Ordiziako taldeak 14 igerilari eraman genituen. Bertan 50 eta 100 distantziaki frogak egiten dira igeri eta esan behar dugu, 50metroko pistinan lehiatzera ohituta ez gauden arren, paper benetan ona burutu zutela gureak.

11 marka pertsonal egiteaz gain, EHrako 4 minima gehitu zituzten eta aipatu, 50M tximeletan, Ainhoa Alonsok lortu zuen 9. Postua (finalera 8 sailkatzen zirelarik)

Bide onetik goazela erakutsi digute beste behin igerilariak, beraz, datozen data garrantzitsuenetan forma bikainean egon daitezkeela ziurtatu digute.


SWIM MEETING ARENA, SANT ANDREU BARTZELONA

Bestalde, aipatu taldeko 4 alebin bartzelonan izan direla sari baten gonbidatuak (sant andreu saria, eliminatoria eta finalez osatua) eta denek esperientziaz disfrutatzeaz gain markak hobetzeko gai izan direla. Horretaz gain, hainbat final jokatu zituzten eta 2 domina ere etxera ekarri dizkigute. zorionak