ALBISTEAK

Alebin Liga 4

Albistea - 2019-01-12

 Alebin liga, Hernani


Pasa den larunbatean, urtarrilak 12, Hernaniko kiroldegian zuten txada taldeko 26 alebinak euren hurrengo lehiaketa burutzeko. Bertan igeri egin beharrekoa, 200 estiloak eta 100 bizkar frogak izan ziren.

Lanketa txukuna egiten ari direla nabari da, denbora hobekuntza nabarmenak eginez hainbat igerilariek bi frogetan.

Aipatu beharrekoa da Gipuzkoako udarako adinen arteko txapelketan parte hartu ahal izateko iadanik dauzkagun 12 kideei, larunbat honetan 4 gehiagok lortu dutela txartela lehiaketa horretan partu ahal izateko. Beraz, oraindik denbora egon arren, badoa zerrenda pixkanaka handitzen.

Honetaz gain, Euskadiko txapelketarako 2 gutxieneko ere lortu dituzte.

Sekulako martxa denboraldi hasieran besterik ez gaudela kontuan izanda.

Zorionak!