ALBISTEAK

asteburu oparoa

Albistea - 2019-03-13

Asteburu honetan hainbat txapelketa izan ditugu.


Alde batetik Gipuzkoako Neguko Junior- Absolutoen txapelketa Irungo azken portu kiroldegian. Bertan taldeko 8 partaide izan ditugu, Ainhoa, Maddi, Jhon, Maider, Ane, Dorleta, Endika eta Kepa. Bertan 16 marka pertsonal, EHrako gutxieneko bat eta neskak 4x200L erreleboak brontzezko domina lortu dute. Lan bikaina burutu dutena.

 

Bestalde, larunbat goizean, Lasarteko M. Chorrout kiroldegian, Gipuzkoako neguko saria jokatzen zuten taldeko Inge, Laida, Ixiar eta Markelek. Ingek urrezko 2 domina eta Markelek brontzezko bat eskuratu zituztelarik.


Eta azkenik, igandean, Legazpiako kiroldegian Elkarrekin Atzegiko saria ospatu zen igeriketa egokituari dagokionez. Ordiziako taldetik Markel Iglesias-ek hartu zuen parte 100 bizkar eta 100 krol frogetan, bietan bere markak hobetuz.


Beraz, igeriketako kideak asteburu borobila egin dutela esan dezakegu.


Zorionak danoi!!!