ALBISTEAK

kzl 3 eta alebin liga 5

Albistea - 2019-03-25

Pasa den larunbatean, martxoak 23, Tolosako Usabal kiroldegian ospatu zen KZL eta Alebinen liga.

Denboraldia aurrera joan ahala, frogak gehiago zailtzen zaizkie deneri.

Benjamin gazteenak 50 edo 100 bular igeri egin zuten. Estilo zaila da baina berriro ere aho zabalik utzi gintuzten lan oso txukuna burutuz.

Aldiz, benjamin handixeagoak 100 edo 200 bular eta 50 krol egin beharrean zeuden. Denbora politak eta teknikoki aurrera pauso handiak egin dituztela erakutsi ziguten.

Eta azkenik, alebin mailako igerilariak txapelketa zaila izan zuten. Alde batetik mutilak, 1500L eta 200 bular, bestetik, neskak 200 tximeleta eta 200 bizkar egin zuten. Eta 1500 libre eta 200 tximeleta egin ez zutenak, mutilak 1500L ordez 100 bizkar eta neskak 200 tximeleta ordez 100 krol egin zuten igeri. Marka pertsonal ugari egiteaz gain, aipatu behar ditugu Daniel Trisca (1500L), Maren Gorrotxategi (200E), Aitor Diez (100E) eta Oier Makibar (200B), lortu zituzten udararako Euskal herriko txapelketarako gutxieneko berriak. 


Lan izugarria!!

Zorionak.