ALBISTEAK

Euskal Herriko Neguko Junior eta Absolutuen txapelketa

Albistea - 2019-03-18

Pasa den asteburuan, martxoak 16-17, Iruñako Ciudad deportiva Amayan ospatu da Euskal Herriko Neguko Junior eta Absolutuen txapelketa. Bertan taldeko 6 partaide izan ditugularik.

Igeriketa egokituan markel Iglesias, marka pertsonalak lortu zituen parte hartutako froga guztietan (50E, 50L, 100L, 200L), 200 libre frogan 3. postua lortuaz.

Maddi, Ainhoa, Maider, Ane eta Dorletak lan txukuna egin zuten beraien frogetan zein erreleboetan, aipagarria maddi 200X frogan egindako marka pertsonala.

Txapelketa hau gainera, gure taldekidea den Ainhoa Alonsorentzat azkenekoa izan da denbora luze baterako, sorbaldako ebakuntza bat egin beharrean dago eta.

 Animo asko zure taldekideen partez!!!