ALBISTEAK

LEGAZPI eta GIJON

Albistea - 2019-05-20

GIPUZKOAKO IGERILARI OSOKO TXAPELKETA LEGAZPIN

Igandean, Legazpiako Bikuña Kiroldegian ospatu zen eskolarren igerilari osoko txapelketa. Bertan, 50M, 100E, 100B eta 100L frogan egiten dira igeri egun guztian zehar eta 4x50L zein 4x50 estilos erreleboak ere. 

Taldeko 13 kideek artu zuten parte. Paper bikaina betetzeaz gain denborak zein teknika hobetuz, hainbat lorpen aipatu behar ditugu.

Liam Cabanillas igerilariak 100L frogan hirugarren postua lortzeaz gain, bere adineko sailkapen orokorrean gipuzkoako hirugarrena gelditu zen (4 frogak kontuan hartuz).

Mutilak arratsaldeko 4x50 estilos erreleboak hirugarren postua ere lortzeko gai izan ziren. Eta hori guztiari esker, taldekako sailkapen orokorrean mutilak gipuzkoako hirugarren postua lortu zuten.

Neskak ere ez ziren makal ibili baina bi erreleboetan laugarren postuarekin konformatu behar izan ziren.

Zorionak Liam, Jon, Patxi, Lander, Hodei, Xabat, Kaiet, Ekain, Elene, June, Garazi eta Izaro.


Zorionak ekipo!

____________________________________________


ENDIKA MATE TROFEO VILLA DE GIJONen

Asteburu berdinean, taldeko ENDIKA MATE igerilaria, gipuzkoako selekzioarekin izan da hautatua Gijon-era joateko igeri egitera. Bertan 50, 100 eta 200 bizkar frogak lehiatu ditu. 

Pistina luzean izan dela kontuan izanik eta behin besterik ez duela lehiatu horrelako distantziako pistinan lan txukuna egin du taldeko infantilak.

Bere marketatik oso gertu ibili da eta esperientziaz disfrutatu du. 

Zorionak Endika.