ALBISTEAK

DENBORALDIKO LEHEN ESPAINIKO MINIMAK

Albistea - 2019-05-27

NAIA SARASOLA ESPAINIAKO TXAPELKETARA


Pasa den larunbatean, maiatzak 25, Santurtzin ospatu dira igeriketako joko eskolarrak. Bertan ordiziako 13 igerilarik hartu dute parte gipuzkoako selekzioarekin eta denek, sekulako txapelketa burutu zuten, froga gehienetan marka pertsonalak eginaz.


Horien artean aipatu beharrekoa Naia Sarasolak egindako txapelketa. Goizean 200L eta arratsaldean 400X frogetan lehiatu zuen eta euskadiko txapeldun izateaz gain, udaran Tarragonan ospatuko den Espainiako txapelketarako gutxienekoak lortu zituen 2 frogetan (2.16.08 eta 5.30.37).


Honetaz gain, txapelketa berean, taldekide hauek udako Euskal Herriko txapelketarako gutxienekoak ere lortu zituzten: Aitor Diez (200E eta 100X),  Xiker Etxeberria (100L) eta Oier Makibar (100B).


Bestalde, taldeko infantil eta juniorrak ere lehiatu zuten. Hauek, Sarien Zirkuitoko II. Txapelketa burutu dute. Goizean Irunen 4 marka pertsonal eginez eta arratsaldean Zarautzen 13 marka pertsonalekin. Horien artean aipatu Josu Garmendiak egin duen udako EHrako minima 400X frogan.