KIRA TOUSSAINT FABORITOA ORDIZIAN TXAPELA IRABAZTEKO
50 bizkarreko Europako egungo recordwomana izangoda izar nagusia Ordiziako Gabonetako Nazioarteko Txapelketaren 41. edizioan.Holandarra Ordiziara joango da, joan den astean hirugarren aldiz jarraianEuropako txapeldun izan ondoren, gogoko duen 50 bizkarreko proban, gainera 100bizkarretan urrea errepikatuz. Igerileku motzean 50 bizkarreko Europakoerrekorra du 2020tik 25.60ko markarekin, 2 urtez munduko errekorra izan zenaMargaret McNeil kanadarrak Melbournen (Australia) 2022ko abenduan egindakoigerileku motzeko munduko txapelketan kendu zion arte.
Igerilari holandarra 1994ko maiatzaren 22an jaio zen, eta bere palmaresean 1urre, 1 zilar eta 4 brontze ditu mundu mailan, eta 12 urre, 6 zilar eta 4brontze Europa mailan.
Emakumezkoen kategoriako borroka bigarren postuagatik izango da. Majorikiroldegiko igerilekuan, Lucia Gauna eta Guillermina Ruggiera argentinarrak,Maria Victoria Yegres igerilari venezuelarra, Kim Jansen holandarra eta AuroraVelati italiarra izango dira. Aipatzekoak dira, halaber, Jimena Perez etaCrisitna Ciobanu internazional espainiarrak, eta Maider Redin eta Ainhoa etaLeire Martin ahizpak, Gipuzkoako igerilari lehiakorrak, Ainhoa, 2020koDonostiako edizioko irabazlea. Maider Redinek 50 eta 100 tximeletako EuskadikoErrekorrak ditu eta Ainhoak 100 eta 200 brazako Euskadiko errekorrak ditu.
Gizonezkoen txapela lortzeko lehia, askozirekiagoa izango da. 50 eta 100 bizkarreko argentinar recordmana igerilekumotzean zein igerileku olinpikoan, Ulises Saravia izango da faboritoetako bat.Bere herrikidea den Guido Buscaglia, 50 libreko eta 100 estiloko argentinar recordmana,beste faboritoetako bat izango da. Europako kontinentetik, Holandarrak,Errumaniarrak eta Italiarrak nabarmentzen dira. Eindhovenetik (Holanda) LarsVerhalle izango dugu, gaur egun Holandako 200 estiloko rankingeko bigarrenpostuan dagoena. Italiar herrialdetik, azpimarratzekoa da GabrieleBrambillaschi, 2021eko edizioan 100 estiloko proba irabazi zuena, podiumazapaltzeko balio izan ez ziona, aurtengo edizioan saiatu da podiuma lortzen. EspainiarInternazionalei dagokionez, Jaime Morote (bular), Nacho Campos (librea) etaJuan Segura, azken hau, 2020ko eta 2022ko edizioetako bigarrena, hirugarreneanirabazle txapela eramaten saiatuko da. Etxeko igerilariei dagokienez, OscarPascual esprinter nafarra nabarmendu behar da, Canoe madrildarraren taldean dagoena.Era berean, Mikel Bildosolak aipatu behar da, 50 libreko Euskadiko errekorra dueta 40 urterekin sasoian jarraitzen duena. Jon Osa eibartarra ere bertan izangoda, 50 bizkarreko Euskadiko errekorra dauka, Missouriko Sant Louiseunibertsitatean ikasten, eta School errekorrak hausten bizkar eta librekoprobetan.
Edizio guztietan bezala, igerilariparalinpikoek parte hartuko dute. Ordizia aitzindaria izan da kolektibo honi oihartzunaematen, eta aurten berritasun bat izango du: kategoria honetako partaideentzatdiruzko sariak egongo dira. Saria irabazteko hautagai nagusia Iñigo Llopisizango da, Tokyoko JJPPetan zilarrezko domina eskuratu eta Paris 2024koentzatsailkatuta dagoena.