Txapelketaren XLI. edizioa Ordizian jokatuko da, abenduaren 29an
Aste bat besterik ez da falta igeriketako Gabonetako NazioartekoTxapelketarako, eta Ordiziako hitzorduak aurten ere eliteko igerilari onenakhartuko dituela aurreratu daiteke. Txapelketa Majori kiroldegian jokatuko da,abenduaren 29an, ostirala. Ordizia Igeriketak antolatutako proba LEN (LigueEuropéene de Natation) egutegikoa da.
1983an egin zen lehen aldiz, estatuko eta nazioarteko elitea Ordiziarahurbiltzeko asmoarekin, eta 2001era arte Ordizian bakarrik egin zen. 2002.urtean txapelketa eta Donostian ospatzen zen Donostia Hiria Trofeoa uztartzeaerabaki zen, sinergiak sortzeko eta baliabideak optimizatzeko, Euskadin egitenden igeriketa ekitaldi handia izanik. Akordioaren ondorioz, Gipuzkoako etaEuskadiko federazioen parte-hartzearekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren etaEusko Jaurlaritzaren babesarekin, urte bakoitiak Ordizian eta urte bikoitiakDonostian jokatzen dira, CN Easwim-ek antolatuta.
Ordizia Igeriketako antolatzaileek aurreratu dutenez, Europako txapeldunberria den Kira Toussantek Ordiziako txapelketan parte hartuko du, etaholandarrarekin batera, Lucia Gauna eta Guillermina Ruggiera argentinarrak,Maria Victoria Yegres igerilari venezuelarra, Kim Jansen holandarra eta AuroraVelati italiarra ere arituko dira. Jimena Pérez eta Cristina Ciobanuinternazional espainiarren presentzia ere nabarmendu behar da.
Gizonezkoen partehartzaileei dagokienez, Ordizian izango direnigerilarietako batzuk 50 eta 100 bizkarreko argentinar recordman-a diraigerileku motzean zein igerileku olinpikoan, Ulises Saravia izango dafaboritoetako bat. Bere herrikidea den Guido Buscaglia, 50 libreko eta 100estiloko argentinar errekorduna, beste faboritoetako bat izango da. Europakokontinentetik, nabarmentzekoa da herbeheretarren, errumaniarren eta italiarrenpresentzia. Eindhovenetik (Holanda) Lars Verhalle izango dugu, gaur egunHolandako 200 estiloko rankingeko bigarren postuan dagoena. Italiarherrialdetik, azpimarratzekoa da Gabriele Brambillaschi, 2021eko edizioan 100estiloko proba irabazi zuena, podiuma zapaltzeko balio izan ez ziona, aurtengoedizioan saiatu beharko da podiuma zapaltzen. Jaime Morote (braza), NachoCampos (librea) eta Juan Segura (2020ko eta 2022ko edizioetan bigarrena) erezelatan egongo dira, hirugarrenean irabazlearen txapela irabazten saiatukobaitira .
Euskal Herriko Selekzioko igerilariek ere parte hartuko dutela baieztatudute, eta haiekin batera CE Mediterrani, Gredos, Canoe, CN Barcelona eta Nadosde Castelló taldeetako igerilariekin gozatzeko aukera egongo da.
Beraz, Holandako, Italiako, Errumaniako, Argentinako, Venezuelako eta Andorrakoordezkariak izango dira Ordiziako igerilekuan.
Igerilariek lau modalitatetan neurtuko dituzte indarrak, 50 eta 100 metrokodistantzietan: tximeleta, bizkarra, bular eta estilo librea, bai eta banakako100 eta 200 estilotan ere, gizonezkoetan zein emakumezkoetan.
Edizio guztietan bezala, igerilari paralinpikoek parte hartuko dute. Ordiziaaitzindaria izan da kolektibo honi ikusgarritasuna ematen, eta aurtenberritasun bat izango du: kategoria honetakoentzat diruzko sariak egongo dira.Saria irabazteko hautagai nagusia Iñigo Llopis izango da, 100 bizkarreanmunduko txapelduna Manchester 2023 eta Tokyoko JJPPetan zilarrezko dominaeskuratu eta Paris 2024koentzat sailkatu dena.
Irabazlea FINA taulan (Igeriketa Amateurraren Nazioarteko Federazioa) puntugehien lortzen dituena izango da, txapela, bere espezialitateko mundukoerrekorrera gehien hurbiltzen denak jarriko du bere soinean.
Lehenengo hiru sailkatuek Gipuzkoako Foru Aldundiaren garaikurra jasokodute. Gainera,
lehen sailkatuak 1.500 euroko saria jasoko du, bigarrenak 1.000 euroko sariaeta
hirugarren, 500 euroko saria. Puntuaziorik onena lortu duen Euskal Herrikoigerilariak
300 euroko saria jasoko dute. Beste 300 euro irabaziko ditu, Kirol Egokituarenkategorian puntu gehien lortzen dituenak.
Txapelketa 10:00etan hasiko da, kanporaketen saioan, streaming bidezkoemanaldiarekin, eta finalak 18:00etatik 20:00etara izango dira, ETB4k zuzenean izangodute emanaldia.
KLINIK ETA MAHAI-INGURUA
Aurten, berrikuntza gisa, Sean Kelly Espainiako Igeriketa Federazioko zuzendariteknikoa bertan izango dela aprobetxatuz, hilaren 28an, arratsaldez, klubeko infantileta alebinentzako klinik bat eta teknikarientzako mahai-inguru bat egongo dira.16:00etan klubeko igerilari gazteenek igeriketa britainiarreko entrenatzaileriksarituenetako batekin teknifikatzeko aukera izango dute. Ondoren, 18:00etan,mahai-inguru bat egongo da, eta bertan parte hartu nahi duten entrenatzaileguztiek parte hartu ahal izango dute.